1999ko Munduko Errugbi Kopa

1999ko Munduko Errugbi Kopa
1999 Rugby World Cup
Egoitza Gales
Datak1999ko urriak 1-azaroak 6
Parte-hartzaileak20
Ikusleak1.562.427 (38.108 partidako)
TxapeldunaAustralia Australia
TxapeldunordeaFrantzia Frantzia
HirugarrenaHegoafrika Hegoafrika
LaugarrenaZeelanda Berria Zeelanda Berria
Puntugile onenaArgentina Gonzalo Quesada (102)
Entsegugile onenaZeelanda Berria Jonah Lomu (8)
Webguneawww.rugbyworldcup.com
Aurretik: 1995eko Munduko Errugbi Kopa
Ondoren: 2003ko Munduko Errugbi Kopa

1999ko Munduko Errugbi Kopa gizonezkoen laugarren Munduko Errugbi Kopa izan zen. 1999ko urriaren 1etik azaroaren 6ra jokatu zen, Galesek antolaturik. Australiak eskuratu zuen kopa, finalean Frantziari 35 eta 12 irabazita.[1] Hegoafrika izan zen hirugarrena eta Zeelanda Berria laugarrena.

Partida gehienak Galestik kanpo jokatu ziren: Ingalaterran, Frantzian, Eskozian eta Irlandan. Hasiera ekitaldia eta finala, aldiz, Cardiffen izan ziren, kirol ospakizun honetarako espreski eraiki zuten Millennium Stadiumen, hain zuzen ere.[1][2]

Hego hemisferiokoen nagusitasuna izango zela espero zen, eta Zeelanda Berriak soilik egin zuen huts. Australiaren lorpena prestaketa lan luze baten ondorioa izan zen. 1995eko Mundialean kanporatua izan zen final laurdenetan, eta hark min handia egin zion. Hori zela eta, areagotu egin zuten prestaketa, baina 1991n aritu ziren jokalariengan oinarrituta: John Eales eta Tim Horan. Izan ere, Horanek lortu zuen jokalari onenaren saria, hala erabaki baitzuen horretarako ardura zuen 12 kideko batzordeak; gogoa, indarra, abiadura eta esperientzia ziren haren dohainak.[3]

  1. a b Alduntzin, Koldo. Australiak bigarren Kopa. Euskaldunon Egunkaria, 1999ko azaroak 7, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-4-7).
  2. Alduntzin, Koldo. Era guztietako errugbia ikusgai. Euskaldunon Egunkaria, 1999ko urriak 1, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-4-7).
  3. Alduntzin, Koldo. Australiak lau urteko lanaren saria. Euskaldunon Egunkaria, 1999ko azaroak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-4-8).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search